Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
086. Haren neurtitz-ontzi bela-harroak
Haren neurtitz-ontzi bela-harroak,
zu zaren altxor bikain horren bila,
dizkita galdu pentsu zorituak,
hobi bihurturik garun-sabela?
Haren izpirituak, goi-izpiztu
idazkuntzaz, naua utzi zurturik?
Ez; ez hark, ez haren gaukide prestu
laguntzaileek naukate lur jorik.
Ez hark, ez gaurik gau maltzur-aholku
demaion pamerial hitz-goxoak
dute ni isiltzeaz zer harrotu,
ez bainau gaizkitu noski beldurrak;
zuk emanik, baina, hari so bena,
horra nik galdu gaiaz bat kemena.