Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
006. Ez utz, bada, negu atzapar-gaitzak
Ez utz, bada, negu atzapar-gaitzak
zaren uda maizt dezan, iraz aitzin:
lurrint zenbait flasko, altxor horrentzat
gordailu xerka, hiltzez gal ez dadin.
Zuzen da hori, ez lukurreria,
gogozko zordunak pozten baititu:
zeuretzat beste zuhaur bat berria
haztea, edo, hobe, hamar zitu.
Hamar bider zu zoriontsuago
hamar zu-zeuk hamarbiderkaturik:
Zugan zer esku heriotzak gero,
zuhaur biziok ondore utzirik?
Amore eman; finegi baitzara
Balbek bil zaitzan harren ondarera.