Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
042. Zu hartaz jabetua ez dut samin
Zu hartaz jabetua ez dut samin
bakarra, nahiz maite nuen zinez;
hura zutaz jabetua dut nik min,
maitasun-galera minago denez.
Maite-hobendun, zurit zaitzatedan:
zuk maite duzu maite dudalako;
maitez nauka hark halako trantzean,
ene maitez baitzaitu zu kideko.
Zu gal bazaitzat, harentzat aukera;
hura gal eta, lagunak berraurki;
biok elkar aurki, ene galera:
maite-lor biz horra lotu gogorki.
Ez ote, baina, zu eta biok bat?:
hala, hau poza!, nihaur nau maite hark.