Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
040. Har ene maiteok, maite, bai, oro
Har ene maiteok, maite, bai, oro:
zer duzu, aurretik zure ez zenik?
Maiterik ez, maite, maite zin, gero,
ene oro zure baitzen lehendik.
Maitasunez, bada, hartuz enea
ez duzu hobenik hala zeuretuz,
non ez darabilzun ustelbidea,
arbuio duzuna gustuz hautatuz.
Barkatzen dizut ohointza, lapurño,
ene deuseza ebatsirik ere.
Alta, maite-zauri bizia baino,
herra-sastada Amodiok hobe.
Grazia lizun, gaizto kanpo-eder:
hil ni hor, baina ez gaitezen aiher.