Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
039. Nola zaitzaket nik, oi, gisaz kanta
Nola zaitzaket nik, oi, gisaz kanta,
neure parte baitzaitut, onen hori?
Laudorioz burua zer nik hanpa,
neu puzturik haize emanez zuri?
Hori hala, bizi gaitezen bereiz,
gure maitasun bakar hau bananduz,
hala apartean joanen bainaiz
dizudan zorra nihaurek kitatuz.
Oi, Gabe!, zeinen tormentu latza hi,
hire aisia mingotsak ez balu
pentsu gozoz ematen liluraldi,
aldi-xarma, Maitasun dela mamu:
irakasten baituk bat erdibitzen,
inoratua hemendik laudatzen.