Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
028. Nola itzul, bada, aldarte onez
Nola itzul, bada, aldarte onez,
atseden gabe beharrean beti?
Gauri Egun darraio larri-nekez,
Eguni berriz Gau, joan-etorki;
Hala, izan arren etsai erreinuz,
ituntzen dira ni torturatzeko;
bata neke larriz, bestea pleinuz
zugandik urrun larri naizelako.
Eguni diotsot argi zarela,
lainot badadi zu baitzaitu giro;
Gau beltziluni, dizdiz zaituela
izar urreztatuz ortzi hits oro;
Egunek, baina, egun nekeago;
Gauk gau saminak geroz saminago.