Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
011. Ahitzeaz batera zindoazke
Ahitzeaz batera zindoazke
zeuretik haziz, atzean utzitik,
eta gaztetako odol-aurrezte
hori zenuke sasoia galtzetik.
Baian zu bai zuhur, eder, naharo;
ezean, eromen, hotz-aro, galtze.
Zure ereduz, mendeak akabo:
gizaldi batez, kito mundu hauxe.
Naturak ezertan ez dituzkeen
trakets baldarrak bitez hil antzurik;
zu kutun baitzaitu, dohainez goren,
dohainoi dohain itzul, eskerturik.
Bere zigilu zizelkatu zaitu:
kopia biziz beharko berritu.