Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
010. Ez esan inor duzunik maiterik
Ez esan inor duzunik maiterik,
zeure buru-xahutzaile, ahalkez!
Bada bost, eiki, kutun zaituenik;
zuk, baina, ezein ez, nabarmen denez;
Herra hilgarrik harturik baitzaude,
azpia janez zeure buruari,
teilatu ederra berriztu gabe
etxea errotik hondatzen ari.
Gogoa alda, alda nadin pentsuz!
Herrak zer zu hain ostatu zerbitzal?
Izan eder-galant bihotz amultsuz;
zeure fabore bederen urrikal:
zeure buruaz zeu egin, amorez,
eder dirauzun zeureez zein zeurez.