SECRETARIA_Titulos

Ikasleen idazkaritza

TITULUAK

TITULUAREN ESKARIA

Zeinek bere titulazioari dagozkien unibertsitate-ikasketak gainditu ostean, ikasleak titulua eskatu ahal izango du ikasleen idazkaritzan, edo GAUR-ren bidez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Tituluaren eskaria 

N.A.N.en jatorrizkoa eta fotokopia (indarrean)

Ordaindu beharreko tasak ordaintzea (idazkaritzan emandako ordainagiriaren bidez)

Tramite hauek egin eta gero, titulua bera eman bitartean, TITULUAREN GORDEKINA emango zaizu, lege-balioa izango duena.

TITULUA ESKATZEA

Titulazioko ikasketak behin amaituta, titulua eskatu dezakezu ikasleen idazkaritzan edo GAUR aplikazioan bertan.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Titulua eskatzeko orria (doc, 53 Kb)
  • NANa, jatorrizkoa eta fotokopia (indarrean egon behar da)

  • Tasen ordainagiria; ordainketa ordainagiri bidez edo ordainketa pasabidearen bidez egin daiteke

Izapide horiek egin ondoren, TITULUAREN GORDEKINA emango dizugu: balio ofiziala izango du titulua eskuratu bitartean.

TITULOA HARTZEA

Titulua eskuratzeko eskaria egin eta denboragarrenera, idazkaritzan behin betiko titulua hartzen dutenean, Tituluen Bulegokoek gutuna bidaliko dizute titulua hartzera joan zaitezkeela jakinarazteko.

Titulua hartzera zu zeu joan behar zara, interesduna, eta NANa eraman behar duzu. 

Joaterik ez badu, beste pertsona bati baimena eman ahalko dio bere izenean jasotzera etortzeko.

Aukera hau eskatzeko dokumentazioa:

Titulua jasotzeko baimena, baimena ematen duen pertsonak eta baimendutako pertsonak betea eta sinatua (balizko eredua email honetan erantsita doa).

Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportearen kopia bana

Titulua jasotzeko baimena duenak bere NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du, baimena eta fotokopiekin batera.

Titulua jasotzeko baimena

Idazkaritzara joaterik ez baduzu, idatziz eskatu ahal izango duzu titulua beste probintzia bateko hezkuntza ordezkaritza batera eramateko edo UPV/EHUko beste campus bateko errektoreordetzara edo beste herrialde bateko Espainiaren kontsuletxera.

Titulua bidaltzeko eskaera (doc, 97 Kb)

TITULUAREN GEHIGARRI EUROPARRA (TGE)

Tituluaren Gehigarri Europarraren (TGE) helburua da Europako herrialdeetan ematen diren goi mailako titulazioak gardenagoak egitea, eta tituluak errazago aitortzea lan arloan eta arlo akademikoan.

BALDINTZAK:

  1. TGE eska dezakete titulua 2003ko irailaren 12az geroztik (hau da, 1044/2003 ED indarrean sartu zenez geroztik) eskatu duten edo eskatzen duten ikasleek, baldin eta data horretan haien ikasketa plana indarrean bazegoen..
  2. TGE eman ahal izateko, ezinbesteko baldintza da titulua ordainduta eta ikastegiak onartuta izatea.


PROZEDURA:

  1. TGE ikasleen idazkaritzan eskatu behar duzu.
  2. TGE hiru eletan ematen da: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
  3. TGE ikasleen idazkaritzan jaso behar duzu.

TGE eskatzeko orria (doc, 79 Kb) 

 

Tituluaren bikoiztua eskatzea

Ondorengo egoeratan emango da tituluaren bikoiztua:

  • Tituluaren edukiari eragiten dion aldaketaren bat dagoenean (izen-abizenak aldatzea, herritartasuna eta abar)
  • Titulua galdu, suntsitu edo hondatu egin bada

Eskaria zuk zeuk, interesdunak, egin behar duzu edo, bestela, beste norbaitek egiten badu zure izenean, NANa eta zuk behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko ditu

Eskariak egiteko prezedura.

a) Arrazoia titulua galdu izana bada:

Fakultatearekin harremanetan jarri idazkaritzako helbidera idatzita:

eta hitzordua eskatu izapidea egiteko.
Hau da prozedura:

  • BOEn iragarkia jartzea (100 € g.g.b.) Iragarki argitaratu eta 30 lanegun itxaron behar dira tituluaren bikoiztua eskatzeko.

  • Epe hori behin igarota, egin eskaria idazkaritzan (70 € da, g.g.b., ordaindu beharreko tasa). Gero, 4-6 hilabete itxaron behar da tituluaren bikoiztua eskuratzeko.

b) arrazoia titulua hondatu izana bada

Ekarri idazkaritzara jatorrizko titulua, geratzen den zatia. Ordaindu beharreko tasa 70€ izango da g.g.b. Unibertsitateak berak galdu edo hondatu badu, edo tituluan akats materialik badago unibertsitatearen erruz, unibertsitateak ofizioz hasiko du tituluaren bikoiztua eskuratzeko prozedura, eta ez da inolako tasarik ordaindu beharko.