Ikastegiaren berariazko arautegia

Ikastegiaren berariazko arautegia

Ikastegiaren berariazko arautegia

Nazioarteko mugikortasun programei dagokien ikastegiaren berariazko arautegia

1. UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2017ko irailaren 28ko Erabakiaren 9.1. artikuluaren arabera (UPV/EHUko ikasleen nazioarteko mugikortasun programei buruzko arautegia onartzen duena), UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak honako baldintza gehigarri hau galdatzen du nazioarteko mugikortasun programetan parte hartu ahal izateko: mugikortasuna programa hasi baino lehen, ikasleak lehenengo mailako irakasgai guztiak gaindituta eduki behar izatea.

 

Sistemak ikasleari eskaria egiten utziko dio eskaera aldian, nahiz eta une horretan lehenengo mailako irakasgai guztiak gaindituta ez eduki. Hala ere, kasu horretan, egonaldia egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da ikasleak hura hasi baino lehenagoko deialdiren batean lehenengo mailako irakasgai guztiak gainditu izana. Den-denak gainditzea lortuko ez balu, esleitutako plazari uko egin beharko lioke ikasleak.

 

2. UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2017ko irailaren 28ko Erabakiaren 12.3. artikuluak aurreikusitako aukeran oinarrituta, (UPV/EHUko ikasleen nazioarteko mugikortasun programei buruzko arautegia onartzen duena), Gradu Amaierako Lana eta Nahitaezko Kanpo Praktikak irakasgaiak ezin izango dira ikasle bisitarien irakaskuntza-akordioetan barneratu; ezta ere nazioarteko mugikortasun programa baten barruan atzerrian egonaldi bat egingo duten UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza-akordioetan.

 

3. Nazioarteko mugikortasun programaren batean parte hartu duten UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleek atzerriko ikastegietan lortutako kalifikazioen baliokidetasuna gauzatzeko, honako eskala hauek erabiliko dira: Atzerriko unibertsitate-ikasketen edo unibertsitate-tituluen kalifikazio-eskalak eta espainiar unibertsitateetako kalifikazio-sistemarekiko baliokidetasuna, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena, non eta dagokion unibertsitateak bestelako baliokidetza-taularik bidaltzen ez duen:

http://www.educacionyfp.gob.es/dam/jcr:269e23ac-8940-42b6-b455-35df18c753a3/anexo-i-escalas.pdf

Estatuko mugikortasun programari dagokion ikastegiaren berariazko araudia (SICUE)

1. Gradu Amaierako Lana irakasgaia ezin izango da ikasle bisitarien irakaskuntza-akordioetan barneratu; ezta ere SICUE programaren barruan beste ikastegi batean egonaldi bat egingo duten UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleen irakaskuntza-akordioetan.