Nahitaezko kanpoko praktikak - Curriculumeko praktikak

Nahitaezko kanpoko praktikak

Curriculumeko praktikak

Oro har, curriculumeko praktikaldia 4. mailako bigarren lauhilekoan egiten da Zuzenbideko eta Kriminologiako graduetan, eta 6. mailako lehen lauhilekoan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitzean.

Fakultateak ezarritako egutegitik kanpo edo ikasleak proposatutako erakunde jakin batean egiten diren praktikak autopracticum gisa kudeatu behar dira (ikusi dagokion atala).

Egoera horietara egokitzen ez diren kasuetan, praktiken kudeaketa eta esleipena GAUR aplikazioaren bidez egingo da, nahitaezko praktiken profilaren bitartez. Horretarako, Zuzenbide Fakultateak GAURen argitaratuko du arlo juridikoko eta kriminologia arloko erakunde publiko zein pribatuek kasuan kasuko ikasturterako eskaintzen dituzten praktika guztien zerrenda, bertan adierazita adierazgarria izan daitekeen datu oro (herria, eginkizunak, datak, ordutegia, …).

Honela hautatu eta esleituko dira praktikak:

  • Irakasgaian dagoeneko matrikulatuta dauden ikasleek GAURen ikusi ahal izango dute eskainitako plazen zerrenda osoa, nahitaezko praktiken profilean.  Lehen lauhilekoaren amaieran izango da izena emateko epea. Mezu elektroniko bidez emango zaie matrikulatutako ikasleei izena emateko epearen berri (@ikasle.eus helbidean).
  • Adierazitako epe horretan, ikasleak 10 aukera hautatu ahal izango ditu guztira, lehentasunaren arabera ordenatuta.
  • Matrikulatutako ikasle guztiek izena eman dutenean, edo epea bukatutakoan, ikastegiak aukera horietako bat esleituko dio ikasle bakoitzari.
  • Plaza bat pertsona batek baino gehiagok eskatu badu, espediente akademikoan adierazitako batez besteko notaren arabera esleituko da.

OHARRA: arretaz hautatu behar dira 10 aukerak; izan ere, horietako bat esleituko zaio eskatzaileari eta, esleipena egin ondoren, Ikastegiak ez du inolako aldaketa edo uko egiterik onartuko.

Behin praktikak esleitu direnean, ikasleak prestakuntza proiektua eskuratu beharko du GAURen, eta ikastegira bidali beharko du behar bezala sinatuta.

Ikasleek egiaztatu beharko dute gai izango direla matrikulatutako irakasgaiei dagozkien klaseetara joateko eta, garai berean, proposatutako erakundean praktikaldia egiteko. Matrikulan jasotako irakaskuntzak eta esleitutako praktikaldiak uneren batean bat egiten badute, Fakultateak ez du bere gain hartuko horrek eragin ditzakeen oztopoen gaineko inolako erantzukizunik.