GRAL Arautegia
- GRALari buruzko unibertsitateko araudi berria
- GRALri buruzko Fakultateko erregelamendua (pdf, 130 Kb)
1.Betekizuna
GRALaren matrikula egiteko, matrikulatuta eduki behar dira ikasketa plana amaitzeko eskatzen diren irakasgai guztiak.
2. GRALaren matrikula eta aukera.
Matrikula GAUReko zure profilaren bidez egin behar duzu, baldintza akademiko guztiak bete ondoren.
Esleipena:
-Irakasleen eta ikasleen arteko akordioaren bidezko esleipena. Horretarako, ikasleek proposamen bat aurkeztu ahal izango dute, gai bat, egin beharreko hizkuntza eta irakasle batek gai hori zuzentzeko konpromisoa izango dituena, erantsitako inprimakia betez. Inprimakia aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean, astelehenean, amaituko da. Idazkaritzan edo posta elektronikoz aurkeztu beharko da, helbide honetara zuzenduta:
Leioako Idazkaritza: bi-zuzenbide.fak.idazkaria@ehu.es
Donostiako idazkaritza: gi-zuzenbide.fak.idazkaria@ehu.eus
-Sailek aurkeztutako eskaintzan parte hartzea (azaroaren 11tik 15era): GAURen (GRAL profila) GRAL proposamen guztiak agertzen dira. Ikasle bakoitzak proposamen horietako 20 hautatu behar ditu. Adierazitako lehentasunetatik, GRALen Batzordeak haietako bat esleituko dizu, batez besteko nota onena irizpidetzat hartuta. Hortik aurrera, GRAL egiteari ekingo zaio.
3. Defentsa: Defentsa eskaera, GAUR bidez, eta ADDIra igotzea
Defentsa izateko, GRALA matrikulatuta edukitzeaz gain, hurrengo ekintzak egin behar dituzu:
DEFENTSA ESKAERA
Nork? Ikasleak GAUR bidez.
Noiz? Lana bukatuta dagoenean defentsa eskaera egingo da GAUR-en:
Urtarrilaren 9an eta 10ean urtarrileko deialdirako.
Maiatzaren 12an eta 13an maiatzeko deialdirako.
Ekainaren 12an eta 13an ekaineko deialdirako.
Nola?
GAURtik Defentsa eskaera. (pdf, 303 Kb)
ADDIRA IGOTZEA
Nork? Ikasleak ADDI bidez.
Noiz?
Urtarrilaren 9an eta 10ean urtarrileko deialdirako.
Maiatzaren 12an eta 13an maiatzeko deialdirako.
Ekainaren 12an eta 13an ekaineko deialdirako.
Nola igo lana ADDIra?
ADDIn sartu. ADDI Gida (pdf, 151KB).
Gordailua eginakoan ADDIren mezua jasoko duzue.
OHARRA: 500 MB baino gehiago dituzten GRAL-ak, tamainagatik, ezin dira ADDIra igo. Kasu horietan, fitxategia (bideoa, argazkiak…) beste plataforma batera igoko da (Youtube, Vimeo…), eta ADDIra igotzen den memorian dagokion lotura sartuko da. Gainera, fitxategi hori duen pendrive bat entregatu behar da Dekanotzan.
DEFENTSARAKO HITZORDUA: Defentsa-datak baino astebete lehenago, gutxi gorabehera, ikasleek GAURren mezu elektroniko bat jasoko dute, beren GRAL defendatzeko eguna, ordua eta epaimahaia adieraziz. Informazio hau GAURen ere ikus dezakezu. ("Eskaerak kontsultatzea" atalean, defentsaren datu guztiak daude eskuragarri)
4. Ebaluazioa eta kalifikazioa
Ikasleak aurkezpena egin ondoren eta zuzendariaren txostena (doc, 97 Kb) aztertu ondoren, zer kalifikazio dagokion erabakiko du Epaimahaiak.
Epaimahaiko idazkaria arduratuko da kalifikazio aktak bete eta administrazio zerbitzuei entregatzeaz: akta (doc, 106 Kb).
5. Gordailua
Lan GUZTIAK, Liburutegi Zerbitzuko gordailu digitalizatu batean jaso eta artxibatuko dira.
(1) Gordailu hori ikustea:
- jendeari irekia dago lanaren oinarrizko datuak kontsultatzeko.
- lanaren edukia, egileak berak eta baimena dutenek bakarrik ikusi dezakete.
(2) Hala eta guztiz ere, Zuzenbide Graduan bederatzi (9) nota edo gehiago, edo Kriminologia zortzi eta erdi (8,5) edo gehiago, jaso duten lanen edukia ikusgai jarri ahal izango da, betiere egileak horretarako baimena ematen badu.