Laguntzak eskatzeko iradokizunak (BHH obrak, geletako eta laborategietako premiak, jasangarritasuna eta irisgarritasuna)
Egun, edozein irakaslek, ikertzailek, AZPko langilek edo ikaslek aukera dauka iradokizunak bidaltzeko Dekanotzara (idazkaritzara) posta elektronikoz edo ikastegiaren webaren bidez; ikastegiak bi campusetan dituen ikastegietako edozeini buruzkoak izan daitezke (Donostia edo Leioa), eta iradokizun horiek premien urteko txostenean jaso ahal izango dira. Zehatzago, gai hauei buruzko iradokizunak egin daitezke:
- Instalazioen erreformak edo obrak.
- Eskura beharreko altzariak
- Eraikinen irisgarritasuna hobetzeko edo legedira egokitzeko egin beharreko lanak.
- Ingurumena hobetzeko jarduerak
- Irakaskuntzarako azpiegiturak (ikasgelak eta irakaskuntzako laborategiak)