Bulegoetan papera suntsitzeko prozedura
Datu pertsonalak dituzten dokumentuak
Irakasle-Ikertzaileei eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei eskatzen diegu era honetara jokatzeko datu pertsonalak dituzten dokumentuak suntsitzerakoan (nahiz eta dokumentazio zaharra izan):
- Gorde birziklatzeko poltsa zurietan* bulego barruan, poltsak gehiegi bete gabe eta dokumentuok suntsitzeko material gisa argi eta garbi identifikatuta.
- Ez atera inoiz material hori gune komunetara, korridore edo paper edukiontzietara, esaterako.
- Jakinarazi atezaintzan zein den jaso behar den poltsa kopurua. Hala eginda, zerbitzu hori campuseko enpresa arduradunarekin jarriko da harremanetan eta, bolumenaren arabera, poltsak jasotzeko data adostuko da dokumentazioa behar den moduan suntsitzeko, betiere datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen arautegia errespetatuta.
- Edozein kasutan, hobe da gure atezaintzari 48 ordu lehenago gutxienez abisatzea, zerbitzu horren beharra aurreikuste aldera.
Datu pertsonalik ez duten dokumentuak
- Datu pertsonalik ez duten gainerako dokumentuak paper edukiontzian bota behar dira zuzenean. Edukiontzia beteta badago, ordea, poltsa zurietan* sartu beharko dira, poltsak gehiegi bete gabe, eta paper edukiontziaren ondoan utzi.
*POLTSA ZURIAK atezaintzan eskatu behar dira.