Eduki publikatzailea

Jardunaldia

LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurten ere, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako kideok "Lurraren Nazioarteko Eguna" ospatu nahi dugu eta horretarako antolatu dugun "Garapenerako GrAL eta Lankidetza esperientziak El Salvador-en" jardunaldira gonbidatzen zaituztegu.
Jardunaldi hauetan aurkeztuko dugu ISF-MGIk El Salvador-en diharduen lankidetza proiektua, solasaldi eta argitaragabea den erakusketaren bitartez:
Lurra zaintzearen garrantziaz hitz egingo dugu, eta bereziki El Salvador-en uraren egoera eta hau hobetzeko proposatzen diren Garapenerako Lankidetza Proiektu eta GrAL lanen nondik norakoak ezagutuko ditugu.
Data eta Lekua:
Apirilak 20
Donostian, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE) Gela 2.1.
(Europa Plaza 1;
20018 Donostia- San Sebastián) Goizeko 12:30tan.
Etor zaitez!