Donostiako XXVIII. GIZA ESKUBIDEEN IKASTAROA

Donostiako Giza Eskubideei buruzko XXVIII. Ikastaroak

2024ko urria – 2025eko apirila

2024/25 Giza eskubideen ikastaroetan parte hartuko dute ekonomistek, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko, Zientzia Politikoko edota Zuzenbide Zibileko irakasleek eta hainbat katedradunek.

Ikastaroa campus osoko ikasleentzat eta Giza Eskubideen munduko profesionalentzat zabalik dago.

Matrikula 

2024ko urriaren 15era arte, 45 €. (EHUn matrikulatuta ez bazaude, seguroarengatik 4 € gehiago ordaindu beharko dituzu).

Zuzenbide Publikoa, Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historiaren Saileko Idazkaritzan edota e-mailez; zuzenbide.fak.geikastaroak@ehu.es

Hautaketa libreko kredituak

60 ordu

Hasiera

2024ko urriaren 9a

Egitura

  • 16.00 : hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Zuzenbide Fakultatean
  • 17.00 : filmaren proiekzioa
  • 18.30 (gutxi gorabehera, filmaren iraupenaren araberakoa izango baita): mahai-inguruaren hasiera.

(Hitzaldia Donostiako San Telmo museoan denean, 19:00etan hasiko da. Hitzaldiaren ondoren, zuzenean eztabaidatuko da publikoarekin)

Gaiak

  • Enpresak eta giza eskubideak Palestina okupatuan
  • Gatazka Palestinan Nazioarteko Zuzenbidearen argitan
  • Matxismoaren "aldizkakotasuna"
  • Testuinguru berriak, baina eduki bera? Justizia trantsizionala eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea berriro bisitatuz gatazkaren ondorengo agertoki berri eta zaharren aurrean
  • Espainia eta Saharaz hegoaldeko Afrikarekin egindako akordioak edo ilargira koheterik gabe joateko artea
  • Nazioarteko babesa ohorezko krimenen aurka: Europako eremuari erreferentzia berezia
  • Ingurumen osasuntsu eta iraunkorra izateko giza eskubidea
  • Populismoak
  • Munduan egunero gertatzen diren ankerkeriak ikusita, zer zentzu du Nazioarteko Zuzenbideak?
  • ....

Bekak

Ikastaroaren bidez Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuak "Rene Cassin" udan (ekaina-uztaila) antolatutako ikastaroan parte hartzeko beka eskaintzen da. Matrikula-, joan-etorri-, bizileku- eta mantenu-gastuak estaltzeko, 2.000 € gehienez ere.

2024ean 3 beka eman genituen uztailean Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuak antolatutako “René Cassin” ikastaroa egiteko. Aurten ere aukera zabalduko dugu!

Harremanetarako datuak

Informazio osagarria