Zerbitzua: Web Agenda, informazio Paneletak, Newsletter eta Banaketa zerrendak

Zerbitzua: Web Agenda, informazio Paneletak, Newsletter eta Banaketa zerrendak

Nola bidali informazioa Zuzenbide Fakultateko Web Agendan, bi campusetako informazio paneletan eta ikastegiko newsletterrean argitaratzeko, eta nola bidali zabalkunderako informazioa gure ikastegiko barne banaketako zerrendetara

Baldintza orokorrak

  1. Informazioa beti euskaraz eta gaztelaniaz bidali behar da.
  2. Informazioa posta elektroniko bakar baten bidali behar da, eta garaiz bidali (ekitaldia hasi baino 48 ordu lehenago gutxienez, eta ez dira kontuan hartzen asteburuak).
    1. info.fac.derecho@ehu.eus
    2. zuzenbide.fak.info@ehu.eus

IZENBURUA: (letra larriz)

EKITALDI MOTA: (ikastaroa,  hitzaldia, jardunaldia, mintegia…)

HASIERA DATA: 

HASIERAKO ORDUA: (24 orduko formatua: 00:00)

AZALPENA

Beti bidali behar da testu labur bat ekitaldiari, interesei edo helburuei buruzko oinarrizko informazioarekin. Aukeran, zehaztu daitezke hitzaldien izenburuak, mahai-inguruenak edo parte-hartzeenak eta parte hartzaileak. Halakoetan, komatxo artean edo letra etzanez jartzea gomendatzen da.  Bete beharreko baldintzak:

1.- Zehaztu

  • Doako edo ordainpeko ekintza den.
  • Irekia edo mugatua.
  • Irekia izango den aforoa bete arte edo aldez aurretik izena eman behar den (horrela izanez gero, zehaztu izena emateko modua)
  • Presentziala, birtuala edo mistoa den. (On linekoa bada, zehaztu lotura).

2- Zehaztu nor den antolatzailea eta laguntza ematen duten erakunde edo pertsonak (halakorik badgo)

3- Adierazi non egingo den (tokia, eraikina eta lokala)

4- Zehaztu harremanetarako posta helbide bat eta telefono zenbaki bat informazioa eskatzeko.

Aukeran, programa Word eta PDF formatuan erantsi behar da (1 MB baino gutxiago).

Informazioa fakultateko pantailetan (eremu komunetan dauzkagun telebistak) zabaltzeko, oso sintetizatutako informazioa erantsi behar da PowerPoint formatuan (hori da aplikazioak onartzen duen formatu bakarra).

Oso interesgarria hasierarako irudi bat eranstea, figuratiboa aurkezpena hobetzeko edo hizlariena; bestela, ekitaldia egin ondoren bidali fakultateko berripaperean eta urteko memorian sartu ahal izateko.

JAKIN ETA KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

Nahitaez bete behar dira Gobernu Kontseiluak 2011ko abenduaren 22an hartutako arau orokorrak, eta EHUren irudi korporatiboa errespetatu.

Marka adierazteko Gidan daude jasota jarraibideak. 

Hori betetzen laguntzeko, baliabide batzuk daude eskuragarri, hala nola, euskarriak eta txantiloiak.

Power Pointak egiteko, adibidez, Grafika programarako sarbidea eska daiteke: UPV/EHU Grafika (ehu.eus); informazioa eskuratzeko, jarri harremanetan Unibertsitateko Komunikazio Bulegoko arduradun teknikoarekin (matxalen.sotillo@ehu.eus; telefonoa: 94 601 21 23)

Zuzenbide Fakultatearen logo zuzena gure web orritik deskarga daiteke: Baliabide Grafikoen atalean dago eskuragarri.

Argitaratu nahi diren ekitaldietan zelan edo halan, baina nahitaez, parte hartu behar du Zuzenbide Fakultateak, eta, horregatik, ezinbestekoa da fakultatearen logoa agertzea fakultatearen web gunean argitaratuko diren iragarkietan, paneletan argitaratuko direnetan zein barneko posta bidez zabalduko direnetan.

Horrela egin ezean, Unibertsitatearen iragarki oholen bidez argitaratu behar da

Banaketa zerrenden bidez bidal daitekeena eta ezin daitekeena

Zuzenbide Fakultateko barneko banaketa zerrendak barneko zirkularrak eta kudeaketako edo irakaskuntzako komunikazioak bidaltzeko baino ez da, eta ikastetxeko, bere sailetako, bertako ikerketa taldeetako edo gure irakasleek (bai atxikita daudenek, bai gure fakultatean irakaskuntza esleitua dutenek) bultzatutako jardueren proposamenak ezagutzera emateko erabil daiteke; ikasleek edo administrazioko eta zerbitzuetako langileek ere erabil dezakete.

Oro har, ez da bestelako jarduera eta informaziorik zabalduko, edozein dela ere jatorria.

Hala ere, aparteko kasuetan, dekanotza taldeak aztertuta, onartu ahal izango da fakultateko gradu, master edo prestakuntza-osagarriekin zerikusia daukaten ekintzei buruzko informazioa edo horien inguruko berriak, zuzenbidearekin, kriminologiarekin eta ekonomiarekin zerikusia daukatenak. Adibidez, biltzar, mintegi edo antzekoei buruzko informazioa...

Banaketa zerrendetan, zerrendon kudeatzaileek ez dute baimenik honekoak kudeatu edo ontzat emateko:

  1. Inolako komunikatu edo iritzi artikulurik, haien eduki edo iritziak interesgarriak izan arren. Zerrendak ez dira artikuluak eztabaidatzeko edo trukatzeko txat bat (horretarako beste gune batzuk daude), ezin dute horrelako helbururik izan, hainbat muga ezarrita egonda ere kexa ugari izan baitugu mezu kopuru izugarria dela eta. Eta horrek, sarritan, eragiten du benetan ere interesa izan dezaketenek mezuak ez begiratzea.
  2. Unibertsitateko zerbitzu orokorretatik edo sindikatuetatik datorren informazioa; izan ere, batzuek eta besteek libre dute nahi duten informazioa bidaltzea banaketa zerrenda orokorren bidez. Zerrenda horietara zuzeneko sarbidea dute unibertsitateko kide guztiengana iristeko, ikastegi bakoitzeko banaketa zerrendak erabili beharrik gabe eta, beraz, informazioa bikoiztea izango litzateke.

Ikastegiko kide guztiei eskatzen diegu ez erantzuteko mota honetako mezuei; izan ere, zerrendako pertsona guztiek irakurri ahal izango dute, eta, batzuetan, babestu beharreko datu pertsonalak ere ematen dira.