Zuzenbide Fakultateak Praktika Hitzarmen bat sinatu du Lehiaren Euskal Agintaritzarekin
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/20

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVCk) bilera bat ospatu du gaur bere egoitzan UPV/EHUrekin, bi erakundeen arteko lankidetza-bideak aztertzeko Adostutako lankidetza-ildoetako bati esker, unibertsitateko ikasleek curriculum-praktikak egin ahal izango dituzte LEA/AVCren egoitzan.
Horretarako, Alberto Emparanza UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoak eta Ainara Herce San Martín LEA/AVC-ko lehendakariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bileran Lehiaren Euskal Kontseiluko kideek, Bizkaiko dekanorde koordinatzaileak eta Fakultateko Ikasleen eta Praktiken dekanordeak parte hartu dute.
LEA/AVCren ildo estrategikoen artean dago lehia sustatzea, unibertsitateekin eta beste hezkuntza-erakunde batzuekin lankidetza estuaren bidez, konpetentzian espezializatutako prestakuntza-programak sustatzeko.