Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordearen adierazpena, 2024ko urriaren 2ekoa

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordeak, Bizkaiko atalean zerbitzu-kontratua hasi berri duen irakasle eta ikertzaileak sare sozialetan behin eta berriz egindako adierazpen publiko sexistek, homofoboek eta misoginoek, baita xenofobo eta arrazistek, zein indarkeriaren eta gorrotoaren kultura sustatzen duten iruzkineksortutako egoera ikusirik, honako hau adierazi nahi du:

  1. Iruzkin eta adierazpen publiko horiek gaitzesten eta arbuiatzen ditugu.
  2. Gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu adierazpen onartezin horiengatik erasota, diskriminatuta, seinalatuta edo umiliatuta sentitu diren unibertsitate-komunitateko pertsona guztiei.
  3. Nahiz eta eremu judizialari dagokion adierazpen horiek, Zigor Kodeko 510. artikuluarekin bat, gorroto-izaera duten erabakitzea, uste dugu aipatutako adierazpenak nazioarteko, estatuko, autonomia-erkidegoko eta unibertsitateko araudiaren aurkakoak direla, baita aniztasunarekiko intolerantzian eta mespretxuan oinarritutako diskurtsoak direla ere.
  4. Iruzkin eta adierazpen horiek, besteak beste, honakoen aurkakoak dira: nazioarteko legedia (adibidez, Europar Batasunaren Tratatuaren 2. artikulua eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 8. eta 10. artikuluak), Espainiako Konstituzioan aitortutako Zuzenbideko Estatu Sozial eta Demokratikoa eta hori garatzen duen legedia (adibidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, eta 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu betegina onartzen duena).Era berean, uztailaren 12ko 15/2022 Lege Integrala, Tratuberdintasune- rakoa eta Diskriminaziorik Ezarena.
  5. Aipatutako legeria UPV/EHUren araudiaren parte den heinean, aipatutako iruzkin eta adierazpenak gure unibertsitatearen araudiaren aurkakoak dira; besteak beste, bere Estatutua (4.3 artikulua) eta berriki onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana (2024/2028).
  6. Bat gatoz gure Fakultateko unibertsitate-komunitateak -ikasleak; teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (TKAZL); eta irakasle eta ikertzaileak (IIP)- adierazi duen kezka eta haserrearekin. Batzorde honek ulertzen du ikasleriaren zati handi batek uko egin izana eskolak jasotzeari edo ebaluazioa jasotzeari,aldez aurretik emakumeekiko, LGBTQ+ pertsonekiko edo migratzaileekiko mespretxu adierazpenak egin dituen norbaiten eskutik.
  7. Geure gain hartzen dugu erantzukizuna, eta adi egongo gara gure Fakultatean gerta daitezkeen jokabide, jarrera eta iruzkin sexista, homofobo eta misoginoei, batez ere ikasgelan gertatzen direnei.
  8. Jakin badakigu gure unibertsitateko beste instantzia batzuk (besteak beste, Zuzenbide Fakultateko Dekanotza, Errektoretza, Berdintasunerako Zuzendaritza, Aldezlea) aurretiaz aipatutako balioak zaintzeaz arduratzen direla (diskriminaziorik eza, gizonen eta emakumeen berdintasuna eta giza eskubideen errespetua), bakoitzak bere eskumen eta erantzukizunekin, eta aipatutako egoera horri buruzko erabakiak hartu behar dituztela.
  9. Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordea adierazitako iruzkinek mindutako edota erasotako unibertsitate-komunitateko edozein pertsonaren esku jartzen da. [Lehendakaria: Arantza Campos Rubio, arantza.campos@ehu.eus].

Adeitasunez,

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordea