Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua

ODS Kongresua eta Zuzenbidea

ODS  Kongresua eta Zuzenbidea. Irailaren 5 eta 6an

Antolatzailea: Irune Suberbiola. 

Aurkezpena:

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle-talde bat gara (50 baino gehiago, Zuzenbideko Graduko irakasgai guztietatik). Une honetan (23-24 ikasturtea), gure Unibertsitateko berrikuntzako proiektu bat inplementatzen ari gara “La institucionalización de los Objetivos de Desarrollo Sostenible en el Grado en Derecho como objetivo, el Aprendizaje Basado en la Investigación como método y las competencias transversales como eje (IKD i3-323-11)” lelopean. Ia bukatzear dagoela, gure lana erakusteko asmoz eta, lehen-lehenik, GJHen eta irakaskuntza-berrikuntzaren arloan ikasten jarraitzeko asmoz, Biltzar bat antolatu dugu. Biltzar horretan Zuzenbidearen adar guztiak sartzen dira, eta, Espainiako hainbat unibertsitatetako irakasleek emandako txostenez gain, komunikazioak ere aurkeztu ahal izango dira. Gure asmoa da haren edukia open access argitalpen batean jasotzea.

Espainiako unibertsitate guztietako irakasleak gonbidatzen ditugu antolatzen dugun ekitaldi honetan parte hartzera, baliabide gutxirekin, baina gogo handiarekin. UPV/EHUko Graduko eta Irakaskuntza Berrikuntzako Errektoreordetzak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak lagunduta, izen-ematea doakoa da, eta Donostian bertan edo birtualki parte har daiteke. Zuen zain egongo gara.

Tokia

  • Irailaren 5a:   9.30-18 h Gradu Aretoan  eta 10:30-19 h Batzar Aretoan
  • Irailaren 6a:  8:30- 16 h Gradu Aretoan eta   8:30-16 h Batzar Aretoan

Onlineko eta aurrez aurreko modalitatea

DATA GARRANTZITSUAK:

Komunikazio-proposamenak ematea: Uztailaren 24a

Erantzuna: Uztailaren 28a

Noiz egingo den: Irailaren 5 eta 6an

Lanak argitaratzeko aurkeztea: Urriaren 30a

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

KOMUNIKAZIO-OINARRIAK ETA BIDALKETA FORMULARIOA

KARTELA