Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gure Fakultateko Zuzenbideko Graduko ikasle Arrate Gorrotxategik Empar Pineda saria jaso du

Datorren astelehenean Leioan UniDibertsitate Eguna ospatuko da, zeinaren baitan Gradu Amaierako Lan (GrAL) eta Master Amaierako Lanetan (2022-23 Ikasturtea) LGTBI ikuspuntuaren inklusibitateari Empar Pineda Saria emango zaion gure Fakultateko Bizkaiko Zuzenbide Graduko ikasle den Arrate Gorrotxategi Lópezi, “Las realidades silenciadas de las personas intersex: discriminaciones y vulneraciones de derecho consentidas por la legislación, enmarcado en la labor de nuestra Clínica Jurídica por la Justicia Social”  lanagatik. Tutoreak: Alazne Irigoyen Domínguez eta Oscar Arroyuelo Suárez.

Harro egoteko arrazoi berri bat gure Fakultatearentzat. Horregatik, ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako teknikariak animatu nahi ditugu ekitaldi horretara bertaratzera edo on line jarraitzera.

Eguna: Ekainak 10, astelehena
Ordua: 11:00etan
Tokia: Bizkaiko Campusa (Leioa)
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa

Streaming