Gema Varona Biktimologiako Munduko Elkarteko lehendakari hautatu dute
Lehenengo argitaratze data: 2024/09/09
Gema Varona Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria, Biktimologiako Munduko Elkarteko (WSV, ingelesezko siglak) presidente aukeratu dute, elkarte hori egunotan Gandhinagarren (Gujarat, India) egiten ari den 18. sinposioan. Biktimologiako Munduko Elkarteak Donostian egin zuen sinposioa 2022an, UPV/EHUrekin lankidetzan, eta bost kontinenteetako 400 ikertzaile eta profesional baino gehiago bertaratu ziren.
"Izendapena esker ona da niretzat Biktimologiako Munduko Elkartearentzat, eta konpromisoa alor horretako ikerketarekiko eta ekintzarekiko, eta, aldi berean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren lan biktimologikoaren nazioarteko aitorpena, aitzindaria biktimizazio eta biktimen erreparazio mota desberdinei buruzko azterlanetan, Antonio Beristainek eta José Luis de la Cuestak sustatutako ikerketa-ildoetatik abiatuta", dio Gema Varonak.
Gema Varona irakaslea Zigor Zuzenbidean doktorea da UPV/EHUn 1997tik, Kriminologian diplomaduna eta Soziologia Juridikoan masterra, eta unibertsitate bertan garatu du bere ibilbide zientifiko osoa, non Ikertzaile Doktore irakaslea baita. Halaber, Jakiundeko kide urgazle da 2023tik.