Eduki publikatzailea

EHU Master Week

Datorren ikasturtean master bat ikastea pentsatzen ari zara?

Martxoaren 6tik 10era EHU Master Week azoka birtuala egingo da lehen aldiz. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko masterretako arduradunek 100 unibertsitate master eta berezko 30 master baino gehiago aurkeztuko dizkigute. EHU Master Week-en izena eman eta aukeraz baliatu zure gure graduondokoak ezagutzeko.

15:00etatik 20:00etara, masterretako informazio saioak izango dira, 15 minutukoak, eta gainera, masterreko irakasleekin zuzenean hitz egiteko aukera izango duzu txaten bidez. Kontsultatu aurkezpen bakoitzaren data eta ordutegia.

Gonbita egiten dizugu EHU Master Week-era konektatzera. Argi dago: zure prestakuntza graduondoko batekin osatzeak zure etorkizun profesionalean lagunduko dizu.

UPV/EHUko unibertsitate masterretan izen emateko epea irekita egongo da martxoaren 1etik 31ra. Aurreinskripzioari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu.