Eduki publikatzailea

Zineforuma: The meeting

EKITALDI MOTA: Zineforuma
HASIERA DATA: Irailak 13
HASIERA ORDUA: 18:00
LEKUA: Bizkaia Aretoa (Baroja)

Sarrera doakoa da lekua bete arte (aldez aurretik izena eman gabe)

IVAC/KREIk antolatutako zineforuma, Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzarekin lankidetzan, Justizia Errestauratiboaren Euskal Foroaren lehen urteko jardueren amaiera dela eta. 18:00etan hasiko da Bizkaia Aretoko Baroja aretoan, The meeting filmaren emanaldiarekin (gaztelaniazko azpitituluak). Benetako gertakarietan oinarrituta, filmak bi pertsonaren arteko elkarrizketa kontatzen du, horietako bati besteak larriki eraso egin eta 9 urtera. Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izango da, eta bertan Marie Keenanek (University College Dublin) parte hartuko du, topaketa hura bideratu zuena eta gaian aditua. Aukera ezin hobea da biktimentzako justizia inklusiboko beste modu berritzaile batzuetara hurbiltzeko, baita biktimizazio larrietan ere. 

Laguntzailea: UPV/EHU-ko Zuzenbide Fakultatea

Informazio gehiagorako: idoia.igartua@ehu.eus