Adimen Artifizialari eta Zuzenbideari buruzko BIP (blended intensive program)
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/31
Informatikako Fakultateak, Zuzenbide Fakultateak eta ENLIGHT partzuergoko beste hiru unibertsitatek (Göttingen, Ghent eta Uppsala unibertsitateak) Adimen Artifizialari eta Zuzenbideari buruzko BIP (blended intensive program) bat antolatu dute. Ikastaro honen helburua (6 ECTS) zuzenbideko ikasleak eta profil teknikoa duten ikasleak elkartzea da, AA erabiltzen den kasuetan elkarrekin lan egin dezaten eta legezko inplikazio posibleei buruz hausnar dezaten.
Ikastaroak, BIP guztiek bezala, zati bat online izango du, non diziplinarteko lan hori sustatzeko beharrezkoak diren kontzeptuak aurkeztuko diren, eta zati presentzial bat hemen, Donostian, non batez ere erabilera kasuak landuko diren. Ikastaroa ENLIGHT proiektuan parte hartzen duten 10 unibertsitateetako ikasle guztientzat zabalik dago.
- Informazio gehiago duzue webgunean: https://enlight-eu.org/index.php/students/courses/1196-ai-and-law
- Parte hartu nahi baduzue, formulario honen bidez eman dezakezue izena: https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/47336183