Aurkezpena

Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldien aurkezpena

Espainiako Unibertsitateetako Artxibozainen Konferentziak (CAU) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Artxibo Nagusiak Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldiak egingo dituzte 2019ko urriaren 9tik 11ra. Aurtengo jardunaldien gaia hau izango da: “Dokumentuen eskuragarritasuna unibertsitateko artxiboetan: gardentasunaren, datu babesaren eta ikerkuntzaren artean”.

Dokumentu horien eskuragarritasunak zalantza handiak sortzen dizkie artxibozainei, ikertzaileei eta oro har herritar guztiei. Hori dela eta jorratuko da unibertsitateko dokumentuen eskuragarritasuna, hiru ikuspegitatik: alde batetik, erakundeen gardentasunaren ikuspuntutik; bestetik, datu pertsonalen babesaren ikuspegitik; eta, azkenik, ikerkuntzaren ikuspuntutik.

 

EGOITZA

UPV/EHUko Bizkaia Aretoa hautatu dute jardunaldiak egiteko. Eraikin moderno hori, Alvaro Siza arkitektoak egina, Bilboko eremu enblematikoenetako batean dago, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian, eta ‘L’ forman dago eraikita, itsasadarrerantz eta Guggenheim museorantz zabalik.

Saioak Oteiza entzunaretoan izango dira; izan ere, Bizkaia Aretoko terraza ikusgarritik gertu dagoenez, eta handik dauden ikuspegiak kontuan hartuta, gune ezin hobea da jardunaldiak egiteko.

Jardunaldietako egoitza
Jardunaldietako egoitza

KOKALEKUA

Helbidea: Abandoibarra etorbidea 3

48009 Bilbo

GPS koordenatuak: 43.26867,-2.93752

Google Mapseko kokapena

JARDUNALDIEI BURUZKO INFORMAZIOA LORTZEKO:

UPV/EHUko Artxibo Nagusia

Errektoretzaren eraikina

Sarriena auzoa z/g

48940 LEIOA

Helbide elektronikoa: miguelangel.santos@ehu.eus

teléfono: 946013395

 

ENPRESEN TXOSTENA