acceso_desde_titulacion_universitaria

Unibertsitateko tituludunen bidetik sartzea

Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak, sarbide-probaren oinarrizko ezaugarriak eta onarpen-prozeduren oinarrizko araudia arautzen dituen 534/2024 errege-dekretuaren 7. artikuluan, xedatzen da ezen graduko ikasketa ofizialetara sartu ahal izango direla, besteak beste:

  1. Unibertsitateko gradu edo master titulu ofizial bat edo baliokide bat daukatenak.

  2. Unibertsitateko diplomatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulu ofiziala edo haien baliokidea daukatenak, unibertsitateko ikasketen lehengo antolaketaren arabera. 

  3. Espainiako unibertsitate batean ikasketen zati bat eginda daukatenak, baldin eta betetzen badute UPV/EHUko Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiko 11. artikuluan ezarritakoa.

  4. Atzerriko unibertsitate batean ikasketen zati bat egin dutenak edo, atzerrian unibertsitateko ikasketak amaituta izanik, Espainian homologaziorik edo baliokidetzarik lortu ez, eta Espainiako unibertsitate batean ikasten jarraitu nahi dutenak.  Kasu horretan UPV/EHUko Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiko 12. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Plazak esleitzeko balioespen-irizpidea unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa da, 1. eta 2. puntuen kasuetan.

Unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa, graduko unibertsitate-tituluaren jabetza egiaztatuko denean, urriaren 29ko 1393/2007 errege-dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita kalkulatuko da.

Unibertsitate-espedientearen batez besteko kalifikazioa, unibertsitate-diplomatura, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko, lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzako unibertsitate-titulu ofizialaren jabetza egiaztatzen denean, Unibertsitate- Koordinaziorako Kontseiluaren 2004.eko urriaren 25eko erabakian egokitzapenaren arloan ezarritako irizpide orokorrekin bat etorrita kalkulatuko da.

Kreditutan egituratuta ez dauden ikasketa-planetan batez besteko kalifikazioa kalkulatzeko honetara egingo da: gainditutako irakasgaien batura, hauetariko bakoitzean lortutako kalifikazioari dagokion balioaz biderkatuz, 2004.eko urriaren 25eko erabakiak ezarritakoaren arabera. Emaitza zati egingo da kasuan kasuko titulazioko irakasgaien kopuru osoarekin.

Lauhileko edo seihileko irakasgaien kasuan, kalifikazioaren erdia hartuko da batuketarako eta irakasgaiaren erdia zatitzailean. Ondorio hauetarako, ez dira aintzat hartuko notarik gabe gainditutako irakasgaiak eta borondatezko irakasgaiak.

Plaza-erreserba

412/2014 errege-dekretuaren 28. artikuluak dioenez, gutxien dela, plazen %1a eta, gehien dela, plazen %3a gorde beharko dira. UPV/EHUk plazen %2a gordetzen du.