Breadcrumb

PRESONDEGIETAKO-IKASLEEN-HARRERAKO-ZERBITZUA

Presondegietako ikasleen harrerako zerbitzua

EHUagenda_2030

Presondegietako Ikasleen Harrerako Zerbitzua 2005. urteko martxoan sortu zen, Presondegietan dauden eta EHUn goi-mailako ikasketak egiten hasi nahi duten edo hasitako ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleei laguntza eskaintzeko helburuarekin. Zerbitzua Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordearen menpe dago.

Zerbitzu hau sortzeko, kontuan hartu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa Presondegietan diren Pertsonei buruzkoa. Protokolo hori, hain zuzen, aho batez onartu zuen Gobernu Kontseiluak, 2004ko urriaren 28an. Ondoren, II. ERANSKIN moduan argitaratu zen Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzarako Kudeaketa Araudian; hain justu, 2005eko irailaren 16ko EHAAren 177. zenbakian.

Auzitegi Gorenak protokoloaren baliogabetasun-epaia eman zuen eta, honen ondorioz, beraren jarduera akademiko guztiak bertan behera geratu ziren 2008-2011 akademi ikasturteetan.  Gerora, UPV/EHUk errekurtsoa egin zuen auzitegi konstituzionalaren aurrean eta honek protokoloaren aldeko epaia eman zuen. (206/2011 epaia, 2011ko abenduaren 19koa, 2012.eko urtarrilaren 11ko 9. zenbakiko EBO).

Zerbitzuak, hortaz, 2011-2012 ikasturtean berrekin zion jardunari, etenarazi ziren 2008-2009 ikasturteko matrikulak berraktibatuz.

Goi hezkuntzarako europar marko berria aintzat harturik, UPV/EHUko gobernu kontseiluak protokoloaren edukia eguneratu zuen aho batez 2013ko uztailaren 18an egindako bileran.

Tituluen eskaintza Eranskin baten bidez ikasturtero eguneratzen da. 2018ko uztailaren 12an, Gobernu Kontseiluan, 2018/2019 ikasturteari dagokion ERANSKINA onartu zen.

Zerbitzuak, hortaz, arreta eta laguntza eskaintzen die atzerriko presondegietan diren ikasleei. Espainiar estatuko presondegietako ikasleak ezin har ditzake UPV/EHUk, Presondegietako zuzendaritza nagusiarekin hitzarmenik ez dagoen artean, kontuan hartu behar baita indarrean egon badagoela ekainaren 30eko 6/2003 lege organikoa, ikasleoi eskaini beharreko arreta ezinezko egiten duena.

ZER JARDUERA MOTA ESKAINTZEN DU ZERBITZU HONEK?

Gai akademikoak eta/edo administrazio arloko gaiak kudeatzeko, Presondegietako hezkuntza arduradunarekin eta Unibertsitate Zerbitzu eta Zentroetako arduradunekin elkarlanean jarduten da.

Unibertsitatera sartuko diren ikasleak

Unibertsitatera sartzeko frogen kudeaketa 25 urtez gorakoentzat:

  • Informazio materiala eta irakasmateriala bidaltzea
  • Azterketen kudeaketa
  • Emaitzak jakinaraztea

Unibertsitateko ikasleak

  • Posta bidez informazioa eta aholkuak ematea hauei buruz: ikasketak, titulazioen eskaintza, arautegia, protokoloa, etab.
  • Ikasleen eta Unibertsitateko Sailaren arteko bitartekaritza koordinatzailearen bidez, ikasketen arloko galderei erantzuna emateko.
  • Informazio materialak egitea ikasleentzat
  • Irakasmateriala bidaltzea (programak, artikuluak, liburuak, etab.)
  • Azterketen kudeaketa
  • Emaitzak jakinaraztea

NON DAGO KOKATUTA? NOLA JAR NAITEKE HARREMANETAN ZERBITZUAREKIN?

Ignazio Maria Barriola eraikinean kokatuta dago. (Gelategia)
Elhuyar plaza1, 20018 Donostia.

Posta elektronikoa: sacp@ehu.eus
Telefonoa: 943 01 5207
Faxa: 943 01 8230

Harrera ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00