Aurkezpena
Unibertsitatera Sartzeko Zuzendaritza arduratzen da, hezkuntzako agintariekin lankidetza estuan, unibertsitatera sartzeko probak antolatzeaz. Eginkizunen artean du autonomia erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekiko koordinazioa eta ikastetxe horiei eta berorietako ikasleei UPV/EHUra sartzeko eta onartuak izateko informazioa ematea. Eginkizun horietaz gainera, baditu beste hauek ere haren ardurapean: azterketa egiteko protokoloen prestakuntza ikuskatu, epaimahaien izendapen proposamena aurkeztu eta probak egiteko arauak ezarri. Eginkizun horiek sarbiderako zuzendari duen Antolakuntza Batzordearekin batera egin ohi ditu.