Unibertsitatera Sartzeko Probaren ordutegia - 2025 urtea
Ohiko deialdia: ekainaren 3, 4 eta 5ean Ezohiko deialdia: uztailaren 1, 2 eta 3an
Behin-behineko ordutegia
ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | |
---|---|---|---|
08:30 - 09:00 | Aurkezpena | ||
09:00 - 10:30 |
|
|
|
10:30 - 11:15 | Atsedenaldia | Atsedenaldia | Atsedenaldia |
11:15 - 12:45 |
|
|
|
12:45 - 14:30 | Atsedenaldia | Atsedenaldia | |
14:30 - 16:00 |
|
|
|
16:00 - 16:30 | Atsedenaldia | Atsedenaldia | |
16:30 - 18:00 |
|
|
AURKEZPENA
Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.
Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.
Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.
BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK
Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan badira, lehenengo orduko azterketak hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.
MUGIKORRAK
Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.