Unibertsitatera Sartzeko Probaren matrikula
Ohiko deialdirako matrikularen epea: 2025eko maiatzaren 19tik 25era Ezohiko deialdirako matrikularen epea: 2025eko ekainaren 19tik 24ra
A.- Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko 2. maila edo goi-mailako heziketa-zikloetako azken maila egiten ari diren ikasleentzat:
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batean ikasten ari bazara 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 21era behin-behineko matrikula egin behar duzu, eta geroago, 2025eko maiatzaren 19tik 25era, behin betiko matrikula egin behar duzu, ohiko deialdian batxilergoa gainditu baduzu, eta ekainaren 19tik 24ra ezohikokoak.
- Behin-behineko matrikula egin ez baduzu, Unibertsitatean alta eman behar duzu. Horretarako, kode bat behar duzu, zure ikastetxean emango dizutena. Kodea daukazunean, sartu hemen eta bete jarraibideak.
- Dagoeneko SARBIDEAn erregistratuta bazaude eta erabiltzailea eta gakoa badituzu, SARBIDEA aplikazioan sartu ahal izango zara matrikula egiteko.
Matrikula ordaindu beharko duzu behin betikoa izan dadin, eta probara aurkezteko beharrezko matrikularen gordekina lortu ahal izango duzu.
Gogoratu matrikularen gordekina EZINBESTEKOA dela azterketa-gelara sartu ahal izateko!!
ADI! Aukeratu SARBIDEAN deialdi egokia.
B.- Aurreko urteetako ikasleentzat eta USEren nota hobetu nahi dutenentzat:
- 2025eko maiatzaren 19tik 25era bitartean zabalik egongo da unibertsitatean sartzeko probaren matrikula (ohiko deialdia), nota hobetu nahi duten ikasleentzako, edo, aurreko urteetan batxilergoa amaitu ondoren, proban parte hartu nahi dutenentzat. Egin daiteke web gunearen bidez (SARBIDEA).
- 2025eko ekainaren 19 eta 24ra bitartean, unibertsitatean sartzeko probaren ezohiko deialdiaren matrikula zabalik egongo da.