Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2024: Ezohiko deialdia
USEko emaitzak
USEko emaitzak ikusgai egongo dira uztailaren 10ean, 12:00etatik aurrera
Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.
- Espedientea lekualdatzeko eskaera: uztailaren 11tik aurrera
Emaitzen txartelak
Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.
Horretarako, uztailaren 16tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.
Gogoan izan honako hauek:
- Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Uztailaren 20tik aurrera, berrikuspenaren prozezuaren epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
- Noten txartela behin betikoa izango da:
- Uztailaren 16tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
- Uztailaren 20tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.
Azterketen berrikusketaren eskaera
EPEA: uztailaren 11tik uztailaren 15era (14:30ak arte)
- Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
- Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: uztailaren 11tik uztailaren 15era (14:30ak arte).
Azterketa ikusteko eskaera
EPEA: uztailak 23 eta 24
- USEko ezohiko deialdiko azterketak ikusteko eskaera SARBIDEA aplikazioaren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
- Eskaera bidaltzeko epea uztailaren 23a eta 24a izango da.
- Ikasleari azterketa posta elektronikoz bidaliko zaio uztailaren 26 eta irailaren 6 artean.