USE-Kalifikazioak-Ezohiko-deialdia

Unibertsitatera Sartzeko Proba 2026: Ezohiko deialdia

USEko emaitzak

USaPeko emaitzak ikusgai egongo dira uztailaren 7an, 12:00etatik aurrera

Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USaPeko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.

  • Espedientea lekualdatzeko eskaera: uztailaren 8tik aurrera

Emaitzen txartelak

Sinadura digitala daukan USaPeko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.

Horretarako, uztailaren 11tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.

Gogoan izan honako hauek:

  • Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Uztailaren 16tik aurrera, berrikuspenaren prozezuaren epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
  • Noten txartela behin betikoa izango da:
    • Uztailaren 11tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
    • Uztailaren 16tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.

Azterketen berrikusketaren eskaera

EPEA: uztailaren 8tik uztailaren 10era 
  • Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
  • Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: uztailaren 8tik uztailaren 10era.

Azterketa ikusteko eskaera

EPEA: uztailak 17
  • Berrikusteko eskatu diren ariketak bakarrik ikusi ahal izango dira.
  • USEko ezohiko deialdiko azterketak ikusteko eskaera SARBIDEA aplikazioaren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
  • Eskaera bidaltzeko epea uztailaren 17a izango da.
  • Ikasleari azterketa posta elektronikoz bidaliko zaio uztailaren 21 eta 30a artean.