Informazio garrantzitsua
Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.
Segurtasun eta antolamendu neurriengatik, Egoitzetan azterketa duten ikasleak baino ez dira sartu behar. Bestalde, azterketak amaitu ondoren ikasleak ezin izango dira Egoitzaren barruan geratu.
Unibertsitate aurreko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten ikasleek ondoko epaimahaietan egingo dute azterketa:
- Araba: epaimahia 5
- Bizkaia: epaimahaia 2
- Gipuzkoa: epaimahaia 3
Ikasleak deituta daude asteartean (aurkezpenerako jarraibideak ikusi) kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara Euskara eta Literatura IIra aurkezten direnak baino ez dira etorriko. Beste guztiak epaimahaiarengana joan beharko dira lehenengo azterketa egin baino 15 minutu lehenago kodeen orria hartu eta beharrezko argibideak jasotzeko.
Ikasleek kode orriko datuak zuzenak direla egiaztatu behar dute. Daturen bat gaizki badago, epaimahaiari jakinarazi behar diote asteazken goizean bertan.
Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, ezer baino lehen, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.
Hasieran azterketa bat emango zaio eta ordu bat eta erdi pasatu ondoren bigarren azterketa jasoko du. Azterketa biak egiteko 3 ordu izango ditu. Egoera honetan aurkitzen bada ezin izango da gelatik irten azterketa biak bukatu arte, eta inoiz ez lehenengo azterketa hasi eta ordu eta erdi pasatu baino lehen.
Ez du atsedenaldik izango, baina baimena izango du komunera joateko.
Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …
Marrazketa Artistikoa II irakasgaia aztertzen dutenek 2B arkatza erabili ahal izango dute.
Musika Analisia II eta Musikaren Historia irakasgaietarako, entzunaldiak edo bistaratzeak egingo dira. Horretarako, PC bat esleituko zaie eta banakako entzungailuak emango zaizkie.
Adierazpen Grafiko Plastikoko Teknikak irakasgairako, matrikulatutako pertsonek egokitzat jotzen duten marrazketa- edo pintura-materiala eraman ahal izango dute, betiere ikasgelako eta azterketako eskakizunetara eta beharretara egokituta.
Gailu elektroniko guztiak (mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).