Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak sartzeko bidea
Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak UPV/EHUko titulu ofizialetara sartu ahal izango dira ondoko baldintza hauen arabera:
I. Batxilergoko titulua edo ikasketak Espainiako batxilergora homologatuta dituzten ikasleak:
A. Europako batxilergoko titulua edo nazioarteko batxilergoko titulua duten ikasleak, Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak edo arlo honetan aplikagarriak diren nazioarteko elkarrekikotasun hitzarmenak dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza sistemetatik datozenak (Norvegia, Liechtenstein, Suitza, Andorra edo Txina), baldin eta betetzen badituzte kasuan kasuko estatuko unibertsitateetara sartzeko eskatzen zaizkien baldintza akademikoak:
- Unibertsitatera sartzeko agiria aurkeztu beharko dute, UHUNek emandakoa.
- Onarpen nota hobetu ahal izango dute, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren Onarpen fasera aurkeztuta.
- Eskariak ordenatuko dira onarpen nota baloratzeko irizpidea aplikatuta, kontuan hartuta unibertsitatera sartzeko probako nota eta Onarpen faseko irakasgaietan lortutako nota, baldin eta ikasleak proba horiek egin baditu.
B. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak, baldin badute Espainiako hezkuntza sistemako batxilergoko tituluarekin homologa daitekeen titulua, edo arlo honetan aplikagarriak diren nazioarteko elkarrekikotasun hitzarmenak dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza sistemetatik (Norvegia, Liechtenstein, Suitza, Andorra edo Txina) datozen ikasleen kasuan, betiere ez badituzte betetzen kasuan kasuko hezkuntza sistemako unibertsitateetara sartzeko baldintzak, eta batxilergoko tituluaren baliokidea den titulua, diploma edo ikasketak dituzten ikasleak, Europar Batasunekoak ez diren edo batxilergoko titulua elkarri onartzeko nazioarteko hitzarmenik sinatuta ez duten estatuetako hezkuntza sistemetan lortua edo egina badute:
- Batxilergoko titulua UHUNen homologatuta dutela egiaztatu beharko dute.
- Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa (USE) egin behar izango dute.
- Eskariak ordenatuko dira onarpen nota baloratzeko irizpidea aplikatuta, kontuan hartuta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) nota eta Onarpen faseko irakasgaietan lortutako nota, baldin eta ikasleak proba horiek egin baditu.
- Lehentasuna izango dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) gainditu duten ikasleek, ebaluazioa gainditu ez dutenekiko.
II. Ikasketa ofizialak beste herrialde batean hasi, amaitu ez eta hemen jarraitu nahi dituzten ikasleak:
- Unibertsitatera sartzeko eskaria aurkeztu behar dute, uztailaren lehenengo astean, matrikula egin nahi duten ikastetxeko idazkaritzan.
- Leku-aldaketarako eskaria egin arren, prozesu orokorreko beste bideetatik ere eman dezakete izena.
III. Atzerriko unibertsitateren batean lortutako unibertsitate mailako titulu ofiziala duten ikasleak:
- Egiaztatu beharko dute atzerriko titulua Espainiako titulu baliokidera homologatuta dutela.
- Unibertsitatean izena emateko sistemen bidez eskatu beharko dute plaza.