Erlijio Katolikakako irakaslea Titulazioa lortzeko behar diren Ikasketak (DECA)
DECAko titulazioa lortzeak ez du bermatzen, automatikoki, gotzaitegi bakoitzeko MISSIO CANÓNICAren lorpena.
Erlijioko irakaslea izateko akreditazioa (DECA) lortzeko, 24 kreditu bete behar dira eta horrela antolatuta dugu:
- ERLIJIOAREN FENOMENOLOGIA Aukerakoa bezala, 6 kreditukoa. Magisteritzako graduan, 3-4 mailan egiteko modua duzu. Horretarako, ikasten ari zaren kanpuseko Magisteritzako idazkaritzan MATRIKULAREN HEDAPENA eskatu behar duzu horretarako irikita dauden egutetan. Bukatu baduzu 4. maila, matrikularen hedapena eskatu dezakezu espedientea itxigabe baduzu. (Hau da, ez baduzu oraindik graduko titulazioa eskatu).
- Ikasketa Osagarriak Kristautasunaren Oinarriak, 10 kreditukoa. UPV/EHUk eskeintzen dituen Ikasketa Osagarri guztiak bezala, kurtso honek berezko balioa du, hau da, edozein titulazioko ikaslegoak egin dezake eta ikasleak kurtso hau gainditu duenaren ziurtagiria eska dezake.
- Ikasketa Osagarriak Erlijioaren Didaktika, 8 kreditukoa. UPV/EHUk eskeintzen dituen Ikasketa Osagarri guztiak bezala, kurtso honek berezko balioa du, hau da, edozein titulazioko ikaslegoak egin dezake eta ikasleak kurtso hau gainditu duenaren ziurtagiria eska dezake.
- Kurtso bi hauek (Ikasketa Osagarriak), presentzialak dira. Bakarrik %20 ko ez-etortze justifikatuak onartuko dira eta lan pertsonalaren bitartez betetzeko aukera egongo da. Gainera, klaseetatik aparte, lan petsonala edo taldeko lana ere beharrezkoa izango da (%20), irakurketak, ikerketak, sintesiak eta azken ebaluaketak egiteko izango dira irakaslearen gidaritzapean. Guzti hau ongi bete ondoren, ikasleak aprobetxatutako ziurtagira lortuko du.
Kurtso hauetako Ziurtagiri biak Interneten bitartez eskatzen dira Graduondoko Ikasketak/Ikasketa Osagarrian eskatzen da kurtsoa bukatu eta handik hilabetera.
Eskatutako dokumentazioa izan ondoren, ikasleak DECAko titulazioa eska dezake zuzenean."Conferencia Episcopal" ean. Dena den, EPV/EHUko Erlijio mintegia (IIG) Sailak ez du titulazioa hau tramitatzen.