Sarrera
TSR (Seinalearen Tratamendua eta Irrati-Komunikazioak / Signal Processing and Radiocommunications) UPV/EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ikerketa-talde bat da, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan du egoitza. Komunikazio Ingeniaritza Sailean sortu bazen ere, gaur egun taldea 4 sailetako langileek osatzen dute: Komunikazio Ingeniaritza Saila, Matematika Aplikatua Saila, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila eta Teknologia Elektronikoa Saila. 2007an, Eusko Jaurlaritzak A Talde (bikain) gisa aintzatetsi gintuen, eta harrezkero aintzatespen horri eutsi diogu.
