Eduki publikatzailea

2025eko martxoa: Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ate Irekien Jardunaldiak

TSR taldeak UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ate Irekien Jardunaldietan parte hartuko du.

 

Oraingo honetan, Wireless sistemak izeneko standa eramango da.

 

Bi erakustaldi egingo dira: Batetik, haririk gabeko komunikazioa irakatsiko da, elkarrengandik urrun dauden bi punturen artean informazioa bidaliz, eta, bestetik, simulazio eta antenen diseinurako software bat erakutsiko da.