presentacion

Aurkezpena

Teknologia Mikroelektronikoaren Unibertsitate Institutu Mistoak 1999an hartu zuen izaera hori, Eusko Jaurlaritzaren 18/1999 dekretuaren bitartez. Horrela, TiMen sortzaileak (UPV/EHUko Teknologia Elektronikoa Saileko eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko  Erdieroaleen Taldea eta Diseinu Mikroelektronikoaren Taldea) 1986tik garatzen ari ziren lana onesten eta finkatzen da.

Gaur egun hogeita hamar bat pertsonak osatzen duten Institutu honek batez ere Bizkaiko Teknologia Parkean garatzen ditu bere ikerketa lanak. Proiektuak eguzki energia fotovoltaikoaren arlokoak izaten dira batez ere.

Institutuaren ezaugarririk aipagarriena bere ahalmen teknologikoa da: baditu eguzki zelulak fabrikatzeko behar diren teknologien antze zabala eta ekipamendu guztia. Izan ere, Europako lehenetariko zentroa izan da honako instalazioei dagokienez: teknika serigrafikoak (1993), boro difusioak (1996) eta 100 mikrometro baino lodiera txikiagoa duten silizio zelulak (1999).