LINEAS_INVESTIGACION

Ikerketa-lerroak

Gure ikerketak hainbat arlotara bideratzen dira:

  • Sistematika eta ikerketa filogenetikoak. Hauek, morfologia konparatzailearekin batera, espezieen eta goi-taxoien arteko erlazio filogenetikoak ezagutzeko erabiltzen dira, eboluzio eta espeziazio prozesuak ezagutzen eta biziaren zuhaitza eraikitzen laguntzen duenak.
  • Ikerketa filogeografikoak, aldakortasun genetikoaren eragile diren espazio- eta denbora-prozesuak ulertzeko. Honek, historia ebolutiboak leinu genetiko ezberdinen gaur egungo banaketa eta populazioen egitura nola determinatzen duen ulertzen laguntzen digu.
  • Informazio filogenetikoaren eta filogeografikoaren erabilera kudeaketa plan zehatzak behar dituzten Eboluzio Unitate Esanguratsuak (UES) eta Kudeaketa Unitateak (UM) zehazteko.
  • Bai naturalak, bai gizakiak eragindako hibridazio eta introgresio genetiko prozesuen azterketa. Bereziki, hainbat espezieren gain burututako birpopulatze ekintzek daukaten eraginak aztertzen ditugu.
  • GIS modelizazioaren eta datu genetikoen konbinazioa ahalbidetzen duen Genetikaren Paisaiaren bidez paisaiaren konektibitate funtzionala ezaugarritzea eta horrela, paisaiaren eta inguruaren ezaugarriek populazioen egitura genetikoan nola eragiten duten ulertzea.
  • GIS metodologien erabilera espezieen banaketaren analisia eta modelizazioa burutzeko.
  • Espezie, populazio eta indibiduoen bereizketarako eraginkorrak eta fidagarriak diren analisi generikorako teknika ez-inbaditzaileen garapena eta erabilera espezie saiheskorrak monitorizatzeko eta jarraitzeko.
  • Laburbilduz, gure interes zientifikoak (1) Biodibertsitatearen jatorri eta mantenuan parte hartzen duten prozesuetara, (2) Leinu genetikoen banaketa geografikora eta (3) Biodibertsitatearen kudeaketa eta kontserbazio egokia burutzeko ezagutza honen erabilerara zuzentzen dira.