Nere Viar Antuñano
CV laburra
Nerea Viar Antuñano, Industria-Ingeniaria (UPV/EHU 2016), 2021. urtetik Doktorea da Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritzan, Europako doktoradutza aipamena eta bikain Cum Laude. Tesiaren Europako aipamena lortzeko 6 hilabeteko egonaldia egin zuen Dipartamento di Chimica Industriale departamentuan, Boloniako Unibertsitatean (Italia).
2016. urteaz geroztik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako SUPREN ikerkuntza taldeko kidea da. Orduz geroztik ikerkuntzako proiektu ezberdinetan hartu du parte, biofindegi kontzeptua garatzeko helburuarekin balio erantsiko produktu kimiko berriztagarriak lortzeko sistema katalitikoen garapenean lan eginez. Lan guzti honen ondorio diren emaitzak nazioarteko 8 kongresutan eta nazioarteko JRC aldizkarietako 5 artikuluetan argitaratu dira.
2011ko iralean Irakasle Atxiki plaza lortu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), bertan bere irakaskuntza eta ikerkuntza lanak uztartzen dituelarik. Irakasle moduan Hezkuntza Berriztatzeko Proiektu ezberdinetan hartu du parte eta honek hainbat kongresutan publikatzeko aukera eman dio.