Ion Agirre Arisketa

Ion Agirre (Persona)

Ion Agirre Arisketa

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV laburra

Ion Agirre Arisketa, Ingeniari Kimikoa (UPV/EHU 2005), 2011. urtetik Doktorea da Ingeniaritza Kimikoan, Europako doktoradutza aipamena, bikain Cum Laude eta Doktoradutzako Aparteko Saria lortuz. 2004. urteaz geroztik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako SUPREN ikerkuntza taldeko kidea da. Orduz geroztik ikerkuntzako 30 proiektu baino gehiagotan hartu du parte, biofindegi, hidrogeno, banaketa prozesuetan, biomasa hondakinen balorazioan, modelizazioen inguruan edota Bizi Zikloaren Analisien inguruan lan eginez. Honez gain, doktoradutza garaian 6 hilabeteko bi estantzia ezberdin burutu zituen Herbereetako “Energy Research Centre of the Netherlands (ECN)”-eko mintzen teknologia taldean. Behin doktoradutza lortuta, 15 hilabetetako postdok estantzia bat burutu zuen Austriako Montatuniversität unibertsitatean, biomasaren eraldaketa prozesuen inguruan lanean.

2012an Irakasle Atxiki plaza lortu eta 2017az geroztik Unibertsitateko Irakasle Titularra da Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), bertan bere irakaskuntza eta ikerkuntza lanak uztartzen dituelarik. Irakasle moduan ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko hezkuntza proiektu ezberdinetan ere parte hartzen du, lorturiko emaitzak nazioarteko kongresu eta aldizkarietan publikatuz.

Lan guzti honen ondorio diren emaitzak nazioarteko 35 kongresu baino gehiagotan eta nazioarteko JRC aldizkarietako 19 artikuluetan argitaratu dira.