Esther Acha
CV laburra
2006an ingeniari kimikoa eta 2013an doktoratu internatzionala lortu zuen UPV/EHUn Material Aurreratuen Ingeniaritzan. Doktoratu aurreko 6 hilabeteko egonaldia egin zuen Energy Research Center of the Netherlands-en (ECN, Herbehereak), eta doktoratu ondoko bi egonaldi ECNn (2 hilabete) eta Norwegian Science and Technology University NTN3 delakoan (Norvegia). UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saileko irakaslea da 2010etik, eta iraunkorra 2018tik. 28 ikerketa-proiektutan parte hartu du, bai enpresekin, bai diru-laguntza publiko, autonomiko eta estatalekin. Proiektu horietan garatutako ikerketa-ildoak hauek izan dira: ASR hondakinaren balorizazio energetikoa errekuntzaren bidez, lehengai sekundarioak, erregai alternatiboak eta energia hondakinen tratamendu termikoaren bidez lortzea, erreakzioak hobetzea adsortzio bidezko desplazamenduaren bidez, hidrogenoa ekoiztu eta araztea eta prozesu katalitiko heterogeneoak. Emaitzen ondorioz, 22 argitalpen argitaratu ditu JCRren nazioarteko aldizkari indexatuetan, eta 30 ekarpen baino gehiagotan parte hartu du estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Doktorego-tesi bat zuzendu du, beste bat azken fasean dago eta bi garatzen, 20 gradu-amaierako lan, eta enpresako praktiketako 9 ikasleren tutoretza egin du.