Biofindegietan integratutako prozesuak
Lerro honen helburua eraldaketa-prozesu berritzaileak eta jasangarritasuna, lehiakortasuna eta biofindegien integrazioa hobetzen dituzten katalizatzaile berriak ikertzea da, bi plataforma teknologikoren barruan: olioen kimika eta azukreen kimika.
- Olioen kimikaren plataformari dagokionean, bioglizerinaren (biodieselaren ekoizpenaren azpi-produktu nagusia) balorizazioan lan egiten da, balio erantsiko eta kopuru handietan kontsumitzen diren produktuak lortzeko, azetalak eta propanodiolak kasu.
- Azukreen plataforma berriz, lignozelulosa era selektiboan eraldatzea ahalbidetzen duten material eta prozesu berriak ikertzean datza. Orokorrean, monosakaridoen (pentosak edota hexosak) ur-disoluzioak lortu ondoren, furfurala, 5 hidroximetil furfurala edo azido lebulinikoa bezalako oinarri-produktuak lortzen dira, gero azken hauek bioerregai eta balio erantsi altuko produktuetan bihurtzeko. Produktu hauek gaur egun petroliotik lortzen diren produktuak guztiz edo partzialki ordezkatzera deituak dira, bai erregai likido bezala, baita industria kimikorako oinarri-konposatu bezala ere, produkzio-sektore ezberdinetan aplikazio potentzial ugari eduki ditzaketelako (lehengaien gehigarriak, farmakoak, polimeroak, sintesi kimikoa, disolbatzaileak, erregaientzako gehigarriak, etab.).