Alexander López Urionabarrenechea

CV laburra
Kimika ingeniaria eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea, nazioarteko aipamena eta aparteko saria dituena. Bere ikerketa-eremua bigarren mailako lehengaiak, erregai alternatiboak edota energia lortzean zentratzen da, industria-jatorriko zein hiri-jatorriko hondakin konplexuen tratamenduan oinarrituta. Nazioko, autonomia-erkidegoko eta unibertsitateko lehiaketa-deialdien 15 ikerketa-proiektutan parte hartu du, ikertzaile nagusia izanik horietako 3 proiektutan. Enpresekin sinatutako 8 ikerketa-kontratu pribatutan ere parte hartu du. Ekoizpen zientifikoari dagokionez, 43 artikulu argitaratu ditu binakako berrikuspeneko nazioarteko aldizkarietan (25 Q1, 18 Q2, 2435 aipamen, h indizea = 21) eta liburuko kapitulu 2. 2022an, mundu mailan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2ren parte izan zen, Stanfordeko Unibertsitateak urtero argitaratzen duen rankingaren arabera. Gainera, Europar Batasunean (Alemania, Italia, Frantzia) eta Erresuma Batuan baliozkotutako patente espainiar baten asmatzaile nagusia da. Era berean, 85 komunikazio aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Ekoizpen zientifiko honek 2 seiurteko ikerketa aintzatestea ekarri dio. Doktoregoko bi programatako kidea da: Ingurumen Ingeniaritza eta Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza. 4 doktorego-tesi zuzendu ditu, horietako 2 nazioartekoak direlarik (1 aparteko sariduna delarik), 1 industria-doktoregoko aipamena duelarik eta 1 euskaraz egindakoa. Gaur egun beste 3 doktorego-tesi zuzentzen ari da. Sustantzia arriskutsuek eragindako istripu larriei buruzko legeriak eragiten dien euskal enpresen segurtasun-txostenak ebaluatzeko Euskoiker Fundazioaren erakunde ebaluatzaileko kidea ere bada.
Irakaskuntzaren arloan, Ingurumen Teknologietako irakasle agregatua da Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoko eta Ingurumeneko Ingeniaritza Departamentuan, 2023tik irakasle oso gisa akreditatuta. Hurrengo irakasgaietan ematen du eskola: "Hondakinen Laginketa eta Analisia" Ingurumeneko Ingeniaritzako graduan, "Hondakinen Kudeaketa" eta "Industria-hondakinen eta kutsatutako lurzoruen tratamendua" Ingurumen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Masterrean, eta "Materialen Birziklapena" Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterrean. UPV/EHUren irakaskuntza-ebaluazioko DOCENTIAZ programan 94.92/100 eta 86.32/100eko balorazioa lortu du ebaluatutako bi deialdietan.