Aintzane Erkizia Martikorena
Artearen Historian lizentziatua UPV/EHUn, eta Doktore izendatua 2017an “El sagrario romanista en la diócesis de Vitoria (h. 1573-1631)” tesiarekin, Bikain Cum Laude eta Doktorego Sari Berezia jaso zituelarik. Bere ikerketa ildoa Euskal Herriko Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XV eta XVI. mendeak), bereziki altzari liturgikoak.
Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan teknikari ibili ostean (2002-2014), 2014ean UPV/EHUn irakasle sartu zen Gasteizko Letren Fakultatean, eta bertan Irakasle Atxikia da. Ikerketa-talde eta proiektuen kide da, hala nola, Disrupciones y continuidades en el proceso de la modernidad, siglos XVI-XIX. Un análisis multidisciplinar (Historia, Arte, Literatura) (PID2020-114496RB-I00) I+D+B proiektuan, eta Gironako Unibertsitateko TEMPLA Taldearen Sedes Memoriae 2: memorias de cultos y las artes del altar en las catedrales medievales hispanas (PID2019-105829GB-I00) I+D+B proiektuko lan-taldeko kidea da.
Erdi Aroko zein Aro Berriko Artearen Historiari buruzko kongresuetan parte hartzen du komunikazio eta hitzaldiekin, eta Trentoko kontzilioaren aurreko sagrarioei buruzko artikuluak idatzi ditu aldizkari zientifiko eta liburuetan, nazionalak eta nazioartekoak. Bestalde, ondarearen kudeaketaz arduratzen diren erakunde publikoekin askotan kolaboratzen du ikerketa historiko-artistikoak eta txostenak eginez, eta bere jardueraren zati handi bat komunikabide eta hitzaldietan eduki zientifiko eta akademikoen dibulgazioan ematen du.