Servicios ofertados

Eskainitako zerbitzuak

Eskuratutako ezagutzaren eta azpiegituren bidez, ikerketa-taldeak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

I+D elkarlana
Kontratu eta ikerketa-proiektuen bidez, taldeak enpresekin zuzenean lan egiten du prozesuen kontrolekin eta energia-sorkuntzaren integrazioarekin zerikusia duen edozein arazo konpontzeko. Horretarako, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Ekipo eta sistema elektrikoen modelizatzea, ikerketa estatiko eta dinamikoak, aldi baterako elektromagnetikoak, sortze banatuaren integrazioa.    
  • Prozesu industrialen jokaera dinamikoaren analisia.
  • Eredu matematiko murriztuen garapen eta balioespen esperimentala, kontrolagailuak eta ustiapeneko teknikak diseinazeko. 
  • Hondakin-urak arazteko prozesu biologikoak, sare elektriko handietako tentsioa, parke eolikoetako potentzia aktiboa eta erreaktiboa, eta makina-erremintako aplikazioen abiadura handia kontrolatzeko gailuen diseinua.  
  • Prozesu industrialetarako datuak eskuratzeko sistemen garapena. 
  • Neurketa-sistema integratuen garapena. 

Prestakuntza
Enpresak eskatutako zehaztapenen arabera diseinatutako irakaskuntza-programak, ingeniaritza elektrikoaren eta kontrolaren arloetan.