Info_Materiales_y_superficies-RayosX_tarifas

X IZPIEN ZERBITZU OROKORRA

Tarifak

EHUko Ikerketako Zerbitzu Orokorren (SGIker) araudiak ezarritakoaren arabera, X Izpien Zerbitzuko tresnen eta prestazioen erabiltzaileek mantentze-lanetako kostuak ordaintzen lagundu behar dute. Kopuru horiek igarotako denbora, erabilitako materialak eta ekipoak eta eskatutako zerbitzua aintzat hartuz zehaztuko dira. Bestalde, X Izpien Zerbitzuko tarifak ekipoak eta instalazio osagarriak martxan egoteko eta mantentzeko gastuen arabera finkatuko dira. Tarifek urtebeteko balioa izango dute. Honako tarifa mota hauek zehaztu dira:

  • EHUko ikertzaileak: fakturazioa aldiro egingo da barne fakturazio bidez (GBUen transferentziaz). EHUko sailek eskatutako lanen tarifak BEZik gabe izango dira.
  • Enpresak eta Zentro Pribatuak: zerbitzuak datuak prozesatzeko, interpretatzeko eta txostenak egiteko aukera ematen du. Fakturazioa unean unean egingo da. Dena den, aldez aurreko aurrekontua onartu behar da eta horri dagozkion izapideak SGIkerren bulegoan egiten dira. Ezarritako tarifei BEZa gehitu behar zaie.

X Izpien Zerbitzuak erabiltzaileek eskatutako lanak egiteko erabiliko diren ekipoak erabakitzeko eskubidea du. Laginen tamaina eta beste Unibertsitate edo Enpresa batzuekin sinatutako hitzarmenak direla-eta, tarifak murriztu ahal izango dira kasu guztietan.

Salneurriak ikusi nahi izanez gero klikatu honako esteka honetan: