Info_Materiales_y_superficies-Medidas_servicios

UPV/EHUko NEURRI MAGNETIKOEN ZERBITZU OROKORRA

Zerbitzuak

Eskainitako zerbitzuak

  • Imanazioko eta suszeptibilitateko neurketak, giroko tenperaturan eta tenperaturaren funtzioaren arabera.
  • Trantsizio-tenperatura zehaztea (Curie, Neel).
  • Faktore giromagnetikoak zehaztea, ioi metaliko mailen desdoblamendua.
  • Granulometria magnetikoa, partikula metaliko txikiak, oxidoak eta abar ikertzeko.
  • Erresistibitateko eta magneto-erresistentziako neurketak.
  • Histeresi-zikloen neurketak eta Iragazkortasun- eta Koerzitibitate-neurketak, material bigunetarako eta iman iraunkorretarako.
  • Ikastaro espezifikoen bidezko prestakuntza. Irakaskuntzaren laguntza hainbat gradu eta masterretan

Eginiko lanen hainbat adibide:

Xafla magnetikoaren ezaugarriak zehaztea, lebitazio magnetikoko kojineteetarako

Xafla magnetikoak, Orientatu Gabeko Alearenak (OGA) barne, ijezketa bidezko ekoizpen-prozesuak eragindako anisotropia handia du.

Xaflaren propietate magnetikoen ezaugarriak zehaztea funtsezkoa da, hori daramaten gailuen diseinua zuzen egin ahal izateko.

Irudian imanazio-kurben diferentzia ikus daiteke, xafla magnetikoaren ijezketarekiko noranzko paraleloan eta perpendikularrean. Hasiera batean, xafla makina-tresnen arloan erabilitako lebitazio kojinete baterako egin zen. (TEKNIKER eta GOI-ALDEren lankidetzarekin)

1. irudia. - zikloen trazadorean 50 Hz-eko frekuentzian eginiko neurketak

Ferrita Kobaltoko (Fe2O3-CoO) partikula nanometrikoen granulometria

2. irudia. - imanazio-neurketak (SQUID) hozte baten ondoren, eremu aplikatuarekin eta gabe

3. irudia - imanazio-neurketa (SQUID) 300 K-ra eta baita blokeo-tenperaturaren gainetik ere, portaera superparamagnetikoa agerian utziz

Nanopartikula magnetikoak grabazio magnetikoan, sentsoreetan eta beste hainbat arlotan erabilitako materialetan daude. Haien bereizgarrietako bat da tenperatura jakin baten gainetik portaera superparamagnetikoa dutela, eta horrek inplikatzen du blokeo-tenperaturaren gainetik koerzitibitatea guztiz desagertzen dela.

Irudiek hozte-neurketak erakusten dituzte eremuarekin eta gabe, eta horrek blokeo-tenperatura (hemen 150K-ra) eta imanazioa zehazten ditu giroko tenperaturara. Neurrietatik ondorioztatzen da emultsioz prestatutako Ferrita partikulen batez besteko tamaina 6 nanometro ingurukoa dela (CIDETECen lankidetzarekin).

Banda magnetikoen ezaugarriak zehaztea garraio publikoko txarteletarako

Txartelak kontrolatzeko tresna modernoek eskaintzen dituzten zerbitzu ugariak direla-eta, txarteletako banda magnetikoen ezaugarriak zehaztasunez finkatu behar dira. Histeresi-zikloaren errektangulartasuna eta koerzitibitatea dira txartel horien ezaugarri nagusiak.

Irudian parametro horien zehaztapena ageri da, hainbat hornitzailek eginiko produktuetan, eta, ondoren, eskatutako ezaugarriekin alderatzen dira (Bizkaiko Garraio Partzuergorako eginiko lana)

4. irudia.- SQUID magnotometroan egindako neurketak