UPV/EHUko NEURRI MAGNETIKOEN ZERBITZU OROKORRA
Aplikazio Arloak
Neurri Magnetikoen Zerbitzuko magnetometroak orden magnetiko orotan ikerketak egiteko erabiltzen dira, esate baterako, Diamagnetismoa, Paramagnetismoa, Ferromagnetismoa, Ferrimagnetismoa edo Antiferromagnetismoa.
Bi plataforma kriogenikoen (MPMS7T eta CFMS) eta Faraday balantzaren bidez, magnetometriako saiakuntzak egiteko tenperatura tarte handia lortzen da; hain zuzen, 2 eta 1000 K bitartekoa.
SQUID magnetometroak sentikortasun eta errepikakortasun bikainak ziurtatzen ditu eta hori ezinbestekoa da eskura dagoen lagin-masa kantitatea oso txikia denean (adibidez, diluzio altua eta mintz mehea). Sentikortasun oneko eta intentsitateko eremu magnetikoak behar izenez gero, VSM-ak histeresi-zikloak hedatzeko aukera ematen du, 14 T, likido kriogenikoak kontsumitu gabe (CFMS).
Iman supereroaleak dituzten plataforma kriogenikoetan garraio elektrikoaren propietateak neurtzeko gailu bereziak erabilita, magneto-erresistentzia neurtu daiteke intentsitateko eremuetan 2 eta 400 K bitartean. Era berean, berariaz magneto-garraioaren propietateak ikertzeko neurri-sistema bat dago, likido kriogenikoaren (He edo N likidoa) fluxu jarraituko kriostato baten bidez funtzionatzen duena.
Hori guztia spin (paramagnetikoa eta ferromagnetikoa) erresonantziako laborategiarekin konbinatzen da. Erabilera anitzak ditu, izan ere, lau mikrouhin-zubi X, Q, L eta S bandatan, eta bi elektroiman daude.
Aplikazioak
- Material magnetikoen ezaugarriak zehaztea elektrotekniarako: txapa magnetikoa, iman iraunkorrak...
- Pinturen, zinten eta grabazio-magnetikoko beste bitarteko batzuen ezaugarriak zehaztea.
- Mintz magnetiko meheen ezaugarriak zehaztea.
- Ikerketa koexistentziala eta faseko eraldaketak material magnetikoetan.
- Trantsizio-metalen, erradikal libreen eta abarren ezpurutasunak zehaztea.
- Konposatuen eta erradikal organikoen analisia.